Karmen Birjinako itsas prozesioa

Uztailaren 16a Santurtziko egun handia da, Karmengo eguna, horregatik duela ehun urte baino gehiago amabirjina honen omenez egindako prozesio bat ospatzen da egun honetan. Zugaitza, ia sortu zen momentutik, prozesioan parte hartzen duen dantza talde bakarra da, eta horri esker gure herriarentzako momentu oso bereziak bizi ahal izan ditugu. Beraz, tradizioa jarraituz, pasaden uztailaren 16an prozesioan parte hartu genuen bai lurretik baita itsasotik ere eta portuan dantzatu genuen.